Scott Pilgrim

Scott Pilgrim komiki sail bat da, eta Scott Pilgrimen bizitzan oinarritzen da, Ramona Flowers ezagutzen duenean, hartaz maitemintzen da, misteriotsu bat, iragan nahasi samarra duena, baina neskak iragan ilun samarra du eta orain iragan hori Scott-en kontra doa.

Orain, Ramonaren mutil-lagun ohi gaiztoen aurka borrokatu beharko du, bere mutil-laguna izan ahal izateko

Scott Pilgrim istorio dibertigarria da eta pop kulturari erreferentzia ugari egiten dizkio.

MAUS

Maus benetako gertakarietan oinarritutako komiki bat da. Historia orainaldian (komikia idatzi zeneko orainaldia) eta bigarren mundu gerran banatuta dago. Gaur egun, bigarren mundu-gerratik bizirik atera zen judutar baten semea ikusten da, holokaustoan murgildua izan zena, honek komiki bat idatzi nahi du (komiki hau) bere aitari bigarren mundu-gerran gertatu zitzaionaz, horrela ikusten da iraganeko istorioa.

Komikian, pertsona guztiak animalia ezberdin bezala irudikatuta daude euren etniaren arabera (alemaniarrak katuak dira, juduak saguak dira, amerikarrak txakurrak…), historiarako tonu perfektua sortzen duen zuri-beltzeko marrazki bikain batean irudikatuak.

Maus asko gomendatzen dut edonori, baina istorioaren tonua ez da batere alaia, hortaz istoria polit bat nahi baduzu hau ez da batere zure komikia.