MAUS

Maus benetako gertakarietan oinarritutako komiki bat da. Historia orainaldian (komikia idatzi zeneko orainaldia) eta bigarren mundu gerran banatuta dago. Gaur egun, bigarren mundu-gerratik bizirik atera zen judutar baten semea ikusten da, holokaustoan murgildua izan zena, honek komiki bat idatzi nahi du (komiki hau) bere aitari bigarren mundu-gerran gertatu zitzaionaz, horrela ikusten da iraganeko istorioa.

Komikian, pertsona guztiak animalia ezberdin bezala irudikatuta daude euren etniaren arabera (alemaniarrak katuak dira, juduak saguak dira, amerikarrak txakurrak…), historiarako tonu perfektua sortzen duen zuri-beltzeko marrazki bikain batean irudikatuak.

Maus asko gomendatzen dut edonori, baina istorioaren tonua ez da batere alaia, hortaz istoria polit bat nahi baduzu hau ez da batere zure komikia.